Udalen osaketa 2015

Pello Beteluk jarraituko du Arruazuko alkate lanetan

Guaixe 2015ko eka. 18a, 19:30

Adin mahaia osatu ondoren, larunbatean 13:00etan hartu zuten kargua Arruazuko Batzalarreko zinegotziek. Guztiek Pello Betelu Ganboa aukeratu zuten alkate. Horrela, Beteluk alkate karguan jarraituko du beste lau urtez, Aritz Satrustegi Ganboa zinegotziarekin batera. Aldiz, Ainara Martin Bustok, Mikel Satrustegi Unzillak eta Patxi Satrustegi Ganboak zinegotzi kargua hartu zuten lehengoz. Guztiek “legeak hala agintzen duelako” formularekin hartu zituzten euren karguak.

Erlazionatuak

Batzalarrek 57 Arruazun

Guaixe 2015 mai 25 Arruazu