Lastailaren 3an Espainiaren kontrako epaiketan parte hartzera deitu dute

Guaixe 2015ko ira. 9a, 08:02

Herri epaiketen eta lastailaren 12ko manifestazioaren Iruñeko aurkezpena.

Herriak Libre dinamikaren barruan “herria izango da espainiar estatu inperialista epaituko duena”.

Lastailaren 19an hasiko da Askapena erakunde internazionalistako sei kideren kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Tartean da Aritz Ganboa De Migel arbazuarra. “Gure herrian elkartasun internazionalista lantzeagatik epaituak izanen gara” adierazi dute behin baino gehiagotan eta halakorik onartzen ez dutela.

Epaiketa salatu eta “espainiar estatu inperialista, epailea epaitzeko” herri epaiketak antolatu dira. Herriak Libre dinamikak antolatutako epaiketan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Sakanan lastailaren 3an izanen da. Euskal Herrian eta nazioartean eginen diren 30 epaiketen ondoren, lastailaren 12an, eguerdian, Iruñeko Antoniuttitik abiatuko den manifestazioaren ondoren “herri sententziaren” berri emanen dute.