Arbazuarrak arratsaldean suak prestatzeko elkartuko dira. Udalak frontoiaren ondoan sua piztuko du eta han txistorra eta urdaia onduko dute. Horrekin batera auzatean gazta eta ardoa banatuko dute iluntzean. Su handia 22:00etan piztuko dute eta orduan ezkila errepika hasiko da kanpai-dorrean. Hara nahi duen guztiak igotzeko aukera izanen du. Bitartean su gainean saltoka ariko dira.