Estalpe proposamenak ezagutzeko garaia

Guaixe 2021ko mar. 19a, 14:42
Ostatuko karpak eliza aldetik ikusita.

Larunbatean, 17:00etan, udaletxeko ganboikoan batzarra izanen da.

Udan udaletxearen eta elizaren artean Lakuntzako estalpe zaharra jarri zuen udalak eta arbazuarrek harrera ona egin zioten. Toki berean orain ostatuak karpa batzuk jarri ditu terraza estali moduan. Aurrekari horiekin, udalak zabaldutako inkesten emaitzekin eta otsailaren 27an egindako batzarrean arbazuarrek emandako iritziekin arkitektoek bizpahiru estalpe proposamen egiteko hitza eman zuten. Beraien lana larunbatean, 17:00etan, aurkeztuko dute batzarrean. 

Erlazionatuak