Ganboa ezkila jotzailea omenduko dute

Guaixe 2021ko uzt. 2a, 14:28
Tomas Ganboa Ganboa ezkila jotzailea. ARTXIBOA

Igandean, 12:30ean, elizan eginen da Arruazuko Udalak antolatutako omenaldia.

Mezarako deia, hileta deiak, festak… Bakoitzak bere ezkila-doinua du. Eta Arruazun horiek jotzen urteak eman ditu Tomas Ganboa Ganboak. Ezkila jotze txapelketak irabazitakoa ere bada. Herriko ondare hori bizirik mantentzeagatik Arruazuko Udalak ezkila-jolea omendu eginen du igandean. Hasteko, 12:30ean, elizan Ganboari buruzko dokumentala emanen dute. Arbazuarrak 2017ko irailean utzi zion ezkilak jotzeari, eta azken egun hartan grabatutako irudiak jasotzen dira dokumentalean. Baita Ganboari berari egindako elkarrizketa ere. Amaia Erdozia eta Oskar Corroza etxarriarrek egin dute ikus-entzunekoa. 

Hura eman eta gero, 13:00ak aldera, bizpahiru ezkila jolek errepiken erakustaldia eginen dute. Eta ezkila kontzertuaren ondoren Ganboa omenduko dute. Omenaldia borobiltzeko herri bazkaria izanen da.