Arruazuk omenaldi beroa egin zion bere ezkil jotzaileari

Maider Betelu Ganboa 2021ko uzt. 5a, 14:30

Argiñeneako Tomas Ganboa ezkil jotzaileak herritarren eta ezkila jotzaileen omenaldi hunkigarria jaso zuen atzo

Amaia Erdoziak eta Oscar Corrozak Tomasen ibilbideari buruz egindako Azken errepika ikusentzunezkoa ikusi eta gero, Tomasen bidelagun diren 6 ezkil jotzailek errepikak jo zituzten eta herritarren eta ezkil jotzaileen oroigarriak jaso zituen 60 urtez ezkil jotzaile lanetan aritu den Tomas Ganboa txapeldun handiak: Brun anaiek egindako oroigarria, artisau olaztiarrak egindako egurrezko taila, loreak, Nafarroako Ezkil Jotzaileen Federazioak jarritako zapi gorria, aurreskua eta herritarren eta lagunen txalo zaparrada. Bazkari ederrarekin borobildu zen festa