egitaraua

Bi ihote egun Arruazun

Guaixe 2025eko otsailaren 25a

Moxorroak 2024ko Arruazuko ihoteetan. ARTXIBOA

Martxoaren 1ean eta 2an, larunbata eta igandea, ospatuko dituzte ihoteak arbazuarrek.

Euskal Herriko herri ihoteetako pertsonaiekin mozorrotzera gonbidatu dituzte arbazuarrak: moxorroak, txatarrak, Arbazuko Lopeto... Martxoaren 1ean eta 2an, larunbata eta igandea, izanen dira ihote ospakizunak Arruazun. Larunbatean bazkaltzera bilduko dira, eta igandean puska biltza eginen dute eta bildutakoarekin merendu-afaria eginen dute.

2025eko Arruazuko ihoteak

Martxoak 1 larunbata

13:00 Bermuta, elkartean.

15:00 Herri bazkaria, elkartean.

Martxoak 2 igandea

17.30 Etxez etxe puska biltza.

19:00 Bildutakoarekin merendu-afaria, elkartean.