Hizketan

"Arruazuko festetako merenduan ez dago kolesterolik, dietarik ez ezer (kar-kar)"

Maider Betelu Ganboa 2026ko ekainaren 29a

Arruazuko festetako San Pedro ermitako erromerian Pello Betelurena da parrillako ardura, hainbat arruazuarren laguntzarekin. "Urdaia da gogokoen dastatzen dena. Izan ere, brasan egindako urdaia ez da zartaginean egindakoa jatea bezala; ez du zerikusirik".