Hizketan

“Jendeak ilusioa dauka eta Gure Esku Dagorekin aurrera egiteko giro ona dago”

Guaixe 2016ko azaroaren 26a

Bihar galdeketa eguna da Bakaikun. Erabakitze eskubidea praktikan jarriko dute. Gure Esku Dagoren Bakaikuko markako Gure Haitzak taldeko hainbat kideekin bildu gara: Ernesto Leitza, Laura Erdozia, Saioa Zelaia, Amaia Fuste, Lander Urriza, Martin Nafarrate eta Haizea Galartza. Galdeketaren bezperan dagoen giroaz, egindakoaz eta etorkizunaz hizketatu gara haiekin.