Maiatza jaso aurretik, beroaldi ederra hartu behar izan zuten bakaikuarrek. Pagadian sartu, basozainak seinaleztatutako pagoa moztu eta hura 600 metrotan baino gehiagotan eraman behar izan zuten. Eguedian jasotzeko lanak eginak hasiak zituzten. Ipar-mendebaleko haize xuabearen kontra eginez, bakaikuarrek euren egitekoa egin zuten.