Kausa formala eta materia erakusketa garagarrilaren 20an mustu zen eta lastailaren 1era arte ikusgai dago Oteiza museoan. Jose Ramon Andaren ehun bat eskultura, estudio eta altzari-lanen bidez bakaikuarraren eraikuntza-prozesuak ikus daitezke. Erakusketaren jarduera osagarrien artean dago
Andaren Bakaikuko estudioa ezagutzeko bisita gidatua, larunbatean eginen dena. 25 pertsonek eman zuten izena eta ez da toki gehiago gelditzen.