Bakaikuko Gure Esku Dago-Gure Haitzak taldeak antolatuta, 2016ko azaroaren 27an erabakitze eskubideari buruzko herri galdeketa ospatu zen Bakaikun. Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu? galderari erantzun behar zioten herritarrek. 297ko erroldatik 194 bakaikuarrek parte hartu zuten, %65,31. Horietarik 156 bakaikuarrek baiezkoaren alde egin zuten (%80,4) eta 26k ezetz bozkatu zuten (%13,4). 10 boza txuri izan ziren (%5,5) eta 2 boto baliogabe (%1,03).
Zer dago egiteko?
Parte-hartzearekin pozik eta hunkituta azaldu ziren antolatzaileak eta gertaera horiek gogora ekarri nahi dituzte, urte bat beranduago. Horrela, asteburu honetarako Erabakiaren Urtemugako Ekitaldiak antolatu dituzte, denetariko ekitaldiak, argazki erakusketa, bazkaria eta beste. Tartean, mahai-ingurua izanen da ostiralean. Erabakitzeko eskubidea. Zer dugu egiteko? gaia mahai gainean jarrita, dauden erronkez ariko dira Gaizka Aranguren, Silvia Formentí, Begotxu Olaizola eta Manu Gomez. Bestalde, Bakaikuko udalak adierazpen instituzionala eginen du astelehenean
Erabakiaren urtemugako ekitaldiak
Ostielia 24
19:00: Mahaingurua elkartean: Erabakitzeko eskubidea. Zer dugu egiteko? Hizlariak: Gaizka Aranguren (komunikatzaile iruindarra), Silvia Formentí eta Begotxu Olaizola (Assemblea Nacional Catalana-EH) eta Manu Gomez (Etxarriko galdeketaren bulkatzailea).
Lanbata 25
10:30-13:00: Haurren serigrafia tailerra.
13:00: Hautestontzi-etxetxoaren mustutzea parkean. Ondoren trikipoteoa.
14:30: Bazkaria elkartean.
16:00-19:00: Haurren serigrafia tailerra
*Egun guztian zehar argazki erakusketa.
Astelehena 27
20:00: Udalaren adierazpen instituzionala.