Urteurrenaren egunean Bakaikuko Udala bildu eta erakunde-adierazpena onartu zuen. Hartan 2017ko azaroaren 27ekoa “bakaikuarrendako egun ahaztezina” izan zela nabarmendu du udalak. Eta azpimarratu “herri galdeketaren balioa zenbakiez haratago doa”. Udaleko kideen iritziz, “egun horietan Bakaikuko herriak garaipen handia lortu zuen”. Eta horiek zerrendatu ditu: “herria batu zen, hesiak eta hormak gainditzeko balio izan zuen; era askean bere erabakiaren jabe izan daitekeela erakutsi zuen; auto-antolakuntza gaitasun handia erakutsi zuen; balore demokratikoetan sakondu zen eta ondoko herriek bide bera jarraitzeko akuilu bihurtu zen”.
Udalak bakaikuarrak animatu ditu “etorkizunean erabakitze eskubidearen alde bide demokratikoetan sakontzen jarraitzeko”. Bere aldetik, udala “erabakitze eskubidea egikaritzeko beharrezkoak diren pausoak ematea” konprometitu da.
Argazkia eta audioa: @Bakaiku_info