Auzolana hizketa gaia

Guaixe 2019ko mai. 7a, 10:30

Auzolanak Bakaikun nolakoa izan beharko lukeen zehazteko hurrengo saioa hilaren 18an izanen da.

Bakaikuko Plan Estrategikoan agertutako lehentasunezko bati, auzolanari, forma emateko antolatutako aurreneko saioa larunbatean egin zen. Hainbat bakaikuarrek parte hartu zuten saioan, euren iritzia emanez. Emun-ek gidatutako dinamiken bidez herriarendako egokia den auzolan eredua definitu nahi dute. Bigarren eta azken saioa maiatzaren 18an, larunbatean, 17:00etan izanen da.

Erlazionatuak