Auzolanari buruzko galdeketan aurretik botoa emateko aukera

Guaixe 2019ko uzt. 17a, 09:25
Bakaikuarrak auzolanari buruz egindako saio batean.

Astegunetan 12:00etatik 14:45era udaletxeko idazkaritzan eta ostegunean 18:00etatik 20:30era auzoan

Bakaikuko Udalak auzolanari buruzko herri galdeketa antolatu du domekarako. Parte hartze prozesu baten ondoren sortu da auzolan proposamena eta hari oniritzia eman edo ez erabaki beharko dute bakaikuarrek. Horretarako, honako galdera erantzun beharko dute: proposatutako auzolan eredua martxan jartzearekin ados zaude? Domekan herrian egon ezin dutenek edo botoa eman eta ardura kendu nahi dutenek, aldez aurretik botoa emateko aukera izanen dute. Ostiralera arte 12:00etatik 14:45era udaletxean eta ostegunean 18:00etatik 20:30era auzoan.

Erlazionatuak