June Kintana

"Zilarrezkoa lortu dut eta hori baloratu beharra dago, baina ez nuen nire mailan jaurti"

Maider Betelu Ganboa 2020ko ira. 23a, 11:31

June Kintana Larraza disko jaurtitzaile bakaikuarrak zilarrezko domina lortu zuen Aire Zabaleko Espainiako Txapelketan 49,73 metroko jaurtiketarekin. Konfinamenduak bere errendimenduan eragina izan duela aitortu du bakaikuarrak, urte hasieran marka oso onak zituelako, otsailaren 29an Castellongo kontrolean lortutako 55,70 metrokoa, esaterako.