San Anton, baina ez ohikoa

Guaixe 2021ko urt. 22a, 13:00
Aurtengo topaketako berritasuna kofradeek aurpegian izanen duten musukoa izanen da.

Kofradeak bihar elkartuko dira elizkizunean eta akta liburua eguneratzeko. Bazkaririk gabe ospakizunak formatu murriztua izanen du aurten.

Sanantondar bakaikuarrak bihar, 12:30ean, elizan dute hitzordua. San Anton patroia omentzeko eta azken urtean hildako kofrade edo anaien alde otoitz egiteko meza izanen da. Elizkizunaren ondoren, urteko jarduna jasotzen duen akta irakurriko dute Mario Gastaminza maiordomoak eta Eduardo Urrestarazu beleroak. Irakurketa despeditutakoak kofradeen talde argazkia eginen da eta horrela despedituko dira aurtengo sanantondarren ospakizunak, senidetze bazkaririk ez baita izanen elkartean. 

COVID-19 gaitzak eraginda, ospakizuna hala egitea erabaki zuten kofradiako anaiek hilaren 2an. Bilkura berean erabaki zen, aurten kofradeei kuotarik ez kobratzea. Eta, azkenik, salbuespen moduan Gastaminza eta Urrestarazu kofradiako maiordomo eta belero ardurekin segitzea beste urte batez, 2022an ohiko ospakizunak ospatzeko esperantzarekin. 

Erlazionatuak