Nolako herri denda nahi den zehazteko garaia

Guaixe 2021ko ira. 24a, 13:02
Bakaikuko Udalak erosi duen bajera, ezkerrekoa, Maldai larrainean. ARTXIBOA

Horretarako bilera larunbatean, 11:00etan, eginen da Maldaiko larrainean. Eguraldiak laguntzen ez badu bilkura udaletxean eginen da.

Herrian dagoen denda bakarrak urtearekin batera itxiko ditu ateak. Eta zerbitzurik gabe ez dute gelditu nahi bakaikuarrek eta, horregatik, dendari lekukoa hartuko dion establezimendua zabaltzea pentsatu dute. Udalak dagoeneko denda jartzeko bajera bat erosi du Maldai kaleko 3. zenbakian. Orain dendak nolakoa izan beharko lukeen zehaztea da kontua. Horretarako, bilerara deituta daude bakaikuarrak bihar.