Udalak bakaikuarrak gaurko bilerara deitu ditu. Irailaren 25ean egindako bilkuran denda berria kudeatzeko herri kooperatiba bat sortzea erabaki zen. Erabakia hartu ondoren kooperatiba sortzeko eta dendan martxan jartzeko pausoak eman behar dira. Eta langintza horretarako herritarrak beharrezkoak dira. Besteak beste boluntario lana, dendan lan egiteko prest daudenak, halakoetan eskarmentua dutenak, gogoz daudenak eta bestelako motibazioak dituztenak lantaldean parte hartzeko.
Gaur egun Bakaikun dagoen denda bakarra urte akaberan itxiko da eta herria premiazko zerbitzurik gabe ez gelditzeko pausoak ematea erabaki zuen Bakaikuko Udalak. Horretarako Maldai kaleko 3. zenbakian bajera bat erosia du dagoeneko.