Bortxaketen errealitatea islatzen duen antzezlana

Guaixe 2021ko aza. 24a, 09:37

Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak antolatutako egitarauaren barruan 'Birritan Bortxatua' antzezlana izanen da, ostiralean, Bakaikun

Bortxaketa batean emakumeek sufritzen duten istorioa islatzen du Birritan bortxatua lanak. 2016. urtean Manadaren auzia deitutako talde bortxaketa izan zen Iruñean, eta Donostian emakume bat joko sexualek egiten ari zela telefonoarekin grabatu eta bideoak Whatsapp bidez zabaldu zituzte. Hortik abiatu zen Aldatzen Laguntzen antzerki konpainia Birritan bortxatua antzezlana sortzeko. Ion Martinez konpainiako kideak adierazi zuenez, lan honekin emakumeak biktika bikoitzak direla erakutsi nahi dute: bortxatua denean eta ostean, epaiketan eta prozedura guztian.

Antzezlanaren akzioa erdian gertatzen da, eta publikoa lau aldetan eserita dago. Ostiralean, azaroaren 26an, 19:00etan, Bakaikuko frontoian emanaldia eginen dute. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak, Azaroaren 25aren harira antolatu du antzezlana. Aurretik Emagin informazio gunea egonen da Bakaikun. 

Erlazionatuak

Drama indartsu bat

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2020 aza 03 Arbizu