Iturriek beste itxura bat dute

Guaixe 2022ko api. 13a, 08:45
Gqarbitokia txukuntzeko auzolan betean.

Larunbatean hainbat bakaikuarrek auzolana egin zuten.

Iturri eta garbilekuak txukuntzeko auzolana deitu zuen Bakaikuko Udalak larunbaterako. Hainbat bakaikuarrek lanak luzitzen du, haiek garbitu, margotu eta bernizatu zituztelako. Ordenantza onartu ondorengo aurreneko auzolanaren emaitzarekin “pozik” dago Egoitz Urritza Lazkoz alkatea. Hala ere, iturri eta garbitokietan oraindik egitekoa badagoela jakinarazi du. Baita beste auzolan aukera batzuk aztertzen ari direla udalean ere. 

Erlazionatuak