Mendia

Javier Zeberio, Mount Loganera

Guaixe 2022ko mai. 18a, 11:30

Javier Zeberio eta Javier Botella, Kanadako hegazkina hartu baino lehen. UTZITAKOA

Kanadako mendirik altuena igotzeko espedizioan parte hartzen ari da mendizale bakaikuarra

Javier Zeberio Arraras mendizale bakaikuarrak Kanadako bidea hartu du Javier Botella mendizale valentziarrarekin batera, Kanadako mendirik altuena, Mount Logan (5.959 m.) igotzeko asmoarekin. Eure espedizioari buruzko jarraipena satelite bideko ondoko aplikazioan jarraitu daiteke zuzenean: http://www.racetracker.es/rt/dezeroacim/cho-oyu

Javier Zeberiok esperientzia handia du mendian. Alpinista bakaikuarrak 2016ko urriaren 4an Cho Oyuko gaina (8.201m) zapatu zuen, eta urte horretan bertan Sakanako Kirolaririk Onenaren saria jaso zuen. Aurretik Mont Blanc (4.809 m.), Elbrús (5.642 m.), Lenin tontorra (7.134 m.) eta Muztagh Ata (7.546 m.) igoak ditu.