Auzolan deialdi berria

Guaixe 2022ko mai. 25a, 11:29

Bakaikuarrak plazan. ARTXIBOA

Auzolanean itxitura bateko belarra moztu nahi du udalak.

Bakaikuarrek, zehazki 18 eta 55 urte artean dituztenek, urtean behin herriaren alde lan egin beharko dute. Auzolan horiek bost orduko iraupena dute. Udalak hainbat auzolan deialdi eginen ditu eta bakaikuarrek aldez aurretik jakinarazi behar dioten lanera joan behar duten. Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, maiatzean zehar Launtza dermioan dagoen gaztainondoen itxiturako belarra moztu nahi du. Auzolanerako izena eman nahi duenak udaletxetik pasa edo www.bakaiku.eus webgunean eman dezake.

Erlazionatuak