Atletismoa

Aitzkozarren Iñigo Garcia eta Ines Moreno txapeldun

Eneida Carreño Mundiñano 2022ko eka. 13a, 12:00

Bakaiku eta Iturmendi artean jokatzen den lasterketako partaide gehienak sakandarrak izan ziren

Larunbat arratsaldean Aitzkozar lasterketa jokatu zen Bakaikun. Hasieran haurren kategorietako probak jokatu ziren, eta ondoren proba nagusia, Bakaiku eta Iturmendi artean (8,1 km). Iñigo Garcia iruindarra izan zen azkarrena (27:09), Eukeni Goikoetxea altsasuarrari minutu bat ateraz (28:06). Asier Estarriaga etxarriarrak osatu zuen podiuma (28:46). Emakumezkoetan Ines Moreno altsasuarra gailendu zen (32:54), Erkuden San Martin etxarriarraren (37:19) eta Esti Mateos iturmendiarraren (42:19) aurretik.