Udalak eta gobernuak etxebizitzak sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Guaixe 2022ko urr. 6a, 08:46

Bakaikuko eta beste zortzi udaletako ordezkariek sinatu zuten hitzarmena gobernuarekin. NAFARROAKO GOBERNUA

Eskolak hartu zituen eraikinean hiru etxe eginen ditu Nasuvinsa enpresa publikoak.

Bakaikuko Udalak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu zuten astelehenean. Horren bidez gaur egun erabiltzen ez den eskola zen eraikineko lehen solairuan hiru etxebizitza eginen dira. Horretaz Nasuvinsa enpresa publikoa arduratuko da. Eraikiko diren etxebizitza horiek alokatzeko izanen dira eta, hitzartutakoaren arabera, gazte bakaikuarrek izanen dute lehentasuna haiek eskuratzeko.