2023ko Bakaikuko kinto segizio kinto zahar batek, aurreko urtean kinto izandako gaztea, eta kinto gazte batek, datorren urtean kinto izanen dena, osatuko dute, izan ere, ez dago aurten kinto den gazterik. Haiekin batera, bi urte barru kinto izanen diren bost gazteak batuko zaizkie, zazpikotea osatuz. Otsailaren 10ean, ostirala, Koxko tabernan afalduko dute eta Iturmendira joanen dira hango kintoekin parranda egitera.
Otsailaren 11n, larunbata, 09:00ak aldera baserritarrez jantzita eta trikitalaria eta pandero-jolea lagun dituztela, kinto segizioak herrian barnako eskeari ekinen dio. Esker onez, ardoa eskainiko diete herritarrei. Kinto ospakizuneratarako gastuak ordaintzeko dirua jaso ondoren, sagardotegi batera joanen dira bazkaltzera. Haiekin batera 1996ko eta 1999ko kintoak ere joanen dira. Parrada Altsasun luzatuko dute.