Kamarro askok zapiz estaltzen dute aurpegia, buruan txanoak eraman ditzakete edota edozein animaliaren burezurra edo adarrak. Soinean arpilerak edo zakuak eramaten dituzte eta batzuk ere odolez zikintzen dira. Batzuek ere farak daramatzate. Eskuan hiruzpalau metroko zigorrak dituzte. Ihote segizioan gurdi bat eta bi kamarrok tira egiten dioten golde bat eramaten dituzte ere. Otsailaren 18an, larunbata, aterako dira aurtengo kamarro handiak eta txikiak Kamarro, txirri txarro oihuaren atzean.
Bakaikuko ihoteetako egitaraua
- 14:30 Herri bazkaria, elkartean.
- 17:30 Kamarro kalejira, plazatik.
- Ondoren, su piztea.