Katxarroak Bakaikun

Guaixe 2023ko urr. 11a, 09:18

2019ko Katxarro Eguna. ARTXIBOA

Urriaren 14an, larunbata, Klasikoen topaketaren seigarren edizioa izanen da. Besteak beste, mobylette cady motor baten zozketa eginen dute.

Klasikoen topaketa VI. Katxarro eguna eginen dute urriaren 14an, larunbata, Bakaikuko plazan, 10:00etatik aurrera. Eguerdi aldera katxarro-ekin Sakanatik ibilbidea eginen dute eta bazkarian 120 pertsona inguru bilduko dira. Dagoeneko bazkarirako txartelak amaitu dira. Arratsaldean Discodelia DJak izanen dira elkartean, Ahikar Azcona La Casa de Papel telesail ospetsuaren aktorearen taldea. Katxarro eguna Aitzkozar elkarteak antolatu du Katxarros de maderaren laguntzarekin. Mobylette cady motor baten zozketa eginen dute ere.

Klasikoen topaketa. VI. Katxarro Egunaren egitaraua

Urriak 14 larunbata
Bakaiku

10:00 - 13:00 Klasikoen topaketa.

11:30 Parte hartzaileendako luntxa.

12:00 Sakanatik ibilbidea.

14:30 Bazkaria, elkartean.

18:00 Dicodelia DJak, elkartean.

 

Erlazionatuak