Bakaikuko aurtengo kintoak bost dira: Ekhi Barandiaran Leitza, Adei Arza Zornoza, Eneko Lopez Lizarraga, Aritz Urrestarazu Izquierdo eta Oinatz Zelaia Gorrotxategi. Baina kinto segizioa hamahiru gaztek osatuko dute, kinto zahar eta gazteak elkartuko baitzaizkie. Aurretik bi egun ospakizun dituzte, otsailaren 9an eta 10ean. Baina garileko festetan ere izanen dute zeregina, etxaju ondorengo zortzikoa haiek dantzatuko baitute. Horretarako garagarrilean hasiko dira entseatzen.
2024ko Bakaikuko kintoak
Otsailak 9 ostirala
21:30 Afaria, Koxko tabernan.
24:00 Iturmendin hango kintoekin parranda.
Otsailak 10 larunbata
08:30-13:00 Kintoen etxez etxeko eskea. Baserritarrez jantzita egonen dira eta dirua ematen dutenei ardoa eta gazta eskainiko diete. Trikitilaria eta pandero jolea izanen dituzte lagun.
13:30 Bazkaltzera, sagardotegira. 35 bakaikuar doaz.
22:00 Altsasuko kinto ospakizunetara.