Palestinaren aldeko murala egin dute

Guaixe 2024ko ots. 8a, 10:01

Bakaikun egindako murala.

Bakaikuko autobia azpiko zubian egindako hormairudak Palestiaren askatasuna aldarrikatzen du.

Palestinarrek bizi duten egoera salatzeko eta herrialde horren askatasuna aldarrikatzeko asmoz, horma irudia margotu zuten ilbeltzeko azken asteburuan. Umea besotan duen emakumezkoa eta Palestina askatu leloa margotu zuten autobia azpiko zubiaren zeharreko aldean. Dozena erdi bakaikuarrek parte hartu zuten margotze lanetan.