Bakaikuko festa txikiak izateko bokazioz sortu zituzten udaberriko festak joan zen urtean. Ospakizun horiek aurten apirileko bigarren asteburuan izanen dira. Baina festa behar bezala ospatzeko azpiegitura behar da. Horregatik, Bakaikuko Udalak bi auzolan deitu ditu. Bata, karpa muntatzeko apirilaren 5ean. Bestea, festaren ondoren, karpa desmuntatzeko. Auzolan horietan izena emateko udaletxeko idazkaritzan eman daiteke izena, zinegotziren bati esan, udaleko whatsapp-era idatzi edota bakaiku.eus web orria erabil daiteke.