Bakaikuko kamarroak soinean arpilerak, farak, narruak eta abar daramatzate. Asko odolez zikintzen dira, eta batzuek aurpegia zapiz estaltzen dute, beste batzuek buruan txanoak eramaten dituzte edo edozein animaliaren burezurrak edota adarrak. Eskuetan Sakanako zigor luzeenak dituzte, bizpahiru metrokoak, zaparra deitutakoak. Gurdi bat eta bi kamorrok tira egiten dioten goldea eramaten dute, ereitea irudikatzen duena, eta otsailaren 14an, larunbata kalera aterako dira.
2026ko Bakaikuko inauteriak
Otsailak 14 larunbata
KAMARROAK
15:00 Bazkaria, elkartean.
18:00 Kamarroen kalejira, elkartetik.
20:00 Dantzaldia suaren inguruan.