Santiago ermitaren aldamenean garbitokia dago eta haren ondoan argindar zutabe bat, herri argiteriako farola bat duena. GPS nabigazio sistemak kamioiak industrialdera Elizpea kalean barna bidaltzen ditu eta azaroaren 10ean ere hala izan zen. Kamioi gidaria autobia azpiko zubitik pasatzen ez zela ikustean atzeraka egin eta porlanezko postea hautsi zuen. Electra Saltea SMrena da Bakaikuko argindar sarea eta hark zutoina ez erortzeko zirga pare bat jarri zituen. Berriki porlanezko zutoin berria jarri du.