GUAIXEKIDE TXARTELA

Txartela martxan jartzearen helburuak hiru dira:

   > Sakanako ekonomia mugitzea
   > Sakanako gure euskal komunikabideak laguntzea
   > Gure bazkide eta laguntzaile horiei guztiei balio erantsi bat eskaintzea.

Gaur egun 1500 herritarrek dute guaixekide txartela eta Sakanako komertzioentzako kopuru hori oso esanguratsua da. Askok ikusi dute eroslearengana iristeko bide ezinhobea dela.

Denon artean eskualdean erosketak egitea bultzatu nahi dugu; eta, zuk ere, txartela erabiliz, zure aletxoa jar dezakezu lan horretan.

Dendaria bazara eta elkarlaneko proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, eskatu txartelari buruzko informazioa gure bulegoan:

948 564 275 - 618 882 675 edo idatzi publi@guaixe.eus helbidera.

 

 

ABANTAILAK


Bazkidearen urteko kuota = 60€ (Hortik aurrera nahi duzun ekarpena egin dezakezu)

* Onura fiskala: egindako doaintzaren %80 itzuliko zaizu errenta-aitorpenean (lehen 150 eurotan), eta %40 kopuru handiagoko doaintzetan. Informazio gehiago

* Guaixe astekaria ostiralero buzoian
* Bazkide zozketetan parte hartzea hilabetero eta antolatzen diren gainontzeko zozketetan.
* Diseinu zerbitzuan %5eko deskontua
* Eskeletan %10eko deskontua
* Zorion agurretan deskontua
* Ondorengo komertzioetan deskontuak eta abantailak