Zaintza "publiko eta kolektiboa" aldarrikatzeko ehunka sakandar bildu dira

Guaixe 2023 abe 01 Altsasu

Azaroaren 30eko greba orokor feministaren Sakana mailako manifestazioa egin da, euripean, Altsasun. Besteak beste, egun "historikoa" izan dela eta "hau hasi baino ez da egin" esan dute, eta "zaintza sistema publiko eta duina" exijitu dute.