Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Sakanako Garapen Agentziak (SGA) elkarlanean Sakana Sutondotik kanpaina prestatu dute. Ibarreko euskarazko hizkerak eta Sakanako ekoizleek landutako produktuak ezagutarazi nahi dituzte.
Txurraskoa tenperatura baxuan

Erabiltzailearen aurpegia Sakana Garatzen 2021 mai 06 Sakana

Behi txurraskoa edota sahieskia prestatzeko errezeta paregabea! Etxean, Sakanako jatetxeetan edota elkartean lagunartean, euskaraz kontu kontari aritu bitartean noski (pandemiak uzten digunean).
Haragi hau berezia da gainera, Dastatu Sakanan parte hartzen duten ekoizleena, estentsiboan hezitako behiak, larreetako eta mendietako belarraz elikatuz... sostengarria, justua eta ederra!