Saria Motxila 21en filmari

Guaixe 2016ko abe. 1a, 16:38
Dokumentalaren kartela.

Iñaki Alforjak zuzendutako MOTXILA21 London tour. Getting down in London dokumentala Collado Villalbako 9. Desgaitasunari buruzko Nazioarteko Zinema Jaialdiko film onenaren saria  jaso du. 45 film lehiatu ziren. Nafarroako Down Sindromea Elkartearen abaroan sortutako Motxila 21 musika taldeak 2013ko agorrilean Londonen bira egin zuen. Musikari ingeles autistek osatutako The Autistix taldearekin batera kontzertuak eman zituzten. Bost egunez musikaz eta laguntasunaz gozatzeko aukera izan zuten Motxila 21 taldeko kideek, tartean Aintzane (saxofoia) eta Ainhoa Lizarraga (akordeoia) dorrobarrak. Aniztasuna, errespetua, laguntasuna, sormena, rocka, musika, baina batez ere pertsonak ditu hizpide road movie erako filmak.