Herrira eramaten duen errepideko bidegurutzearen ondoan dago dorrobarren San Joan ermita, Nenau despopulatuko eliza zena. Gaur eta bihar han elkartuko dira. Gaurko hitzordua 19:00etan da. Ermitan bezperak eta arrosarioa izanen dira eta hura despeditu ondoren kontzejuak gazta, ogia eta ardoa banatuko ditu.
Bihar, berriz, 10:30ean da hitzordua ermitan, mezarako. Haren ondoren, auzatea izaten da. Eta Itur-aldea elkartean gosaria eta bazkaria izanen dira. Ohiturari segituz, kontzejuak herriko etxe bakoitzeko pertsona bat gonbidatu du bazkaltzera. Bakarren batek gehiago joan nahi izatekotan berak ordaintzen du. Iluntzean, udako solstizioa ospatzeko, autobus geltoki inguruan sua piztuko dute. Bestetik, San Joan ermitara dorrobarrek eginen duten hurrengo bisita irailaren 8an izanen da, kofradiakoak joanen direnean.