San Joan ermitara

Guaixe 2019ko eka. 21a, 12:42
Dorrobarrak San Joan ermitaren inguruan.

Nenau despopulatuko eliza zen gaur egun San Joan ermita, Dorraora joateko bidegurutzearen ondoan dagoena. Igandean eta astelehenean han elkartuko dira dorrobarrak. Igandean, 19:00etan, ermitan bezperak eta arrosarioa izanen dira. Ondoren kontzejuak auzatea eskainiko die elkartutakoei. Gazta, ogia eta ardoa ez dira faltako. Gaua sartu aurretik autobus geltoki inguruan sua piztu eta han ibiliko dira saltoka.

Astelehenean, 10:30ean, ermitan meza izanen da eta handik atera ondoren, auzatea. Ermita, atzera  ere, irailaren 7an zabalduko da, San Juan txiki kofradiaren egunarekin. Baina hura iritsi aurretik, San Joan ospatzeko, Itur-aldea elkartean gosaria eta bazkaria izanen dira astelehenean. Dorraoko Kontzejuak, ohiturari segituz, herriko etxe bakoitzeko pertsona bat gonbidatuko du bazkarira. Etxeren batetik bakarren batek gehiago joan nahiko balu, berak ordainduta joan beharko luke.