Zortzi aizkolari lehiatuko dira: Iker Vicente, Jon Rekondo, Julen Kañamares, Eneko Saralegi, Iban Resano, Julen Olano, Asier Pellejero eta Joxean Etxeberria. Kanporaketan asko dago jokoan: lehen bost aizkolariak azaroaren 19an edo 21ean Donezteben jokatuko den final handirako sailkatuko dira, eta azken sailkatuak maila galduko du. Egin beharreko lana bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat erdibitzea izango da.
Iban Resanok finalerako gogotsu dago. Asko entrenatu du, fisikoki ongi sentitzen da, eta lehen 5 postu horietan sailkatzeko itxaropena du. Berarendako, Iker Vicente eta Jon Rekondo dira faborito argiak, eta beste postuetan nor sartuko den ez du argi. "Espero dezagun ni hor egotea, dena emango dut horretarako” dio dorrobarrak.