Eraikuntza enpresako makinak su hartu zuen

Guaixe 2023ko ira. 12a, 09:29
Suhiltzaileak zanpagailuan piztutako sua itzaltzen. @BOMBEROS_NA

Suhiltzaileak hura itzaltzeaz arduratu ziren.

Altsasuko parkeko suhiltzaileak Dorraora joan ziren atzo goizean. Larrialdi telefonoan jasotako dei batek jakinarazi zien makina zanpagailu txiki batek su hartu zuela. Suhiltzaileak Ittur alde frontoiaren atzeko aldean zegoen tokira joan, eta sua aparrez itzali zuten.

Zortzi egunetan bitan izan dira suhiltzaileak Dorraon. Aurrekoan, hilaren 4an, tornadoak Aixkardi kalean eragindako kalteak garbitzen eta teilatuak egonkortzen aritu ziren. 

Erlazionatuak

Tornadoak Dorrao jo zuen

Guaixe 2023 ira 11 Dorrao