Ihote hitzordua Dorraon

Guaixe 2024ko otsailaren 14a

Kontzejuak antolatuta, afaria egin zen.

Astearte inauteriarekin batera Dorraoko Kontzejuak herritarrak afaltzera gonbidatzen ditu. Aurten ere hala izan da. Itur Aldea elkartean hogei bat dorrobar elkartu ziren eta mahaiaren bueltan, giro ederrean, ospatu zuten astearte ihote gaua.