Saltatzeko, elkartean elkartu

Guaixe 2019ko eka. 21a, 14:25

Elizaren ondoan piztuko dute suak.

Udako solstizioa ospatzeko egiarretarrak elkartean elkartuko dira bihar, 22:00ak aldera. Han zein bere afaria prestatu eta majo afalduko dute. Ondoren kalera atera eta sua piztuko dute, haren gainean haurrak ariko dira salto eta salto.