Hasi dira frontoia estaltzeko lanak

Guaixe 2019ko aza. 12a, 12:33
Frontoia estaltzeko lanak eliza pareko plazatxotik.

Ezker pareta izan beharrean metakrilatozko eskuin pareta izanen du.

Kontzeju-etxea eta elkartea hartzen dituen eraikineko iparraldeko horma da Egiarretako frontoiko frontisa. Frontisak 10 metroko altuera du eta kantxak, berriz, 10 metro zabal eta 21 luze ditu. Guztia estaltzeko lanak joan den astean hasi zituen F. Suescun Construcciones enpresak. Frontoia estaltzeko lanek 67.873,49  euroko aurrekontua dute. Egiarretako Kontzejuak horretara bideratu ditu Nafarroako Gobernuak erabilera askeko funtsaren bidez emandako 21.496,63 euroak.