Aurreko urteetatik zegoen joera 2000. urtean segida izan zuen eta biztanleria galdu zuen Egiarretak. Eta herrian ez zen adineko pertsonarik bizitzen, 2.000 urtean azkenak hil baitziren. Zaila zen haiek herrian gelditzea. Batetik, seme-alabak kanpora bizitzera joan zitzaizkielako, bestetik, erosketak egitera edo medikura Egiarretatik kanpo joan behar zutelako eta, azkenik, herriko etxe handiek erosotasun gutxi eskaintzen zizkietelako. Gazteak bizi proiektua hirian egiten ari ziren.
