Altsasuko parkeko suhiltzaileak Egiarretara joan ziren ostiralean, lastailaren 9an. Herri sarrerako, San Anton kaleko etxebizitza bateko tximiniak su hartu zuen eta hura itzaltzera joan ziren suhiltzaileak. Garrak itzali ondoren, kebidea saneatu eta erortzeko arriskua zuen tximinia bota zuten.