Iturri ondoan, goiko plazan dute hitzordua jarrita ekaidarrek biharko. Udako solstizioko sua han piztuko dute 21:00ak aldera. Inkerretan edo txingarretan afaltzeko txistor, urdai eta bestelakoak prestatuko dituzte. Eta gero su gainean salto eginen dute.