Salto eta afaldu

Guaixe 2019ko ekainaren 22a

Iturriaren eta askaren ondoan eginen dute sua ekaidarrek.

Udako solstizioko ospakizunak bihar eginen dituzte Ekain. Ekaidarrak goiko plazan, iturri ondoan, elkartuko dira eta 21:00ak aldera sua piztuko dute. Inkerrak edo txingarrak baliatuko dituzte afaria prestatzeko. Afariko menua txistorrak, urdaiazpikoak eta bestelakoek osatuko dute. Ondoren, su gainean salto eginen dute.