Industrialde berrirako biribilgunea egina

Guaixe 2020ko mar. 12a, 13:05

Autobia gaineko zubiaren ondoan egin dute borobil berria, Ekairako bidean.

Sakanako Autobian (A-10), Irurtzunerako norabidean, Etxarrengo irteera hartzen dutenek trafikoa bideratzeko borobil berri batekin topo eginen dute irteeraren goiko partera iristean. Gauza bera gertatuko zaie NA-2410 errepidea erabiliz Etxarreneratz joaten diren gidariei, aipatu borobilarekin topo eginen dutela. Borobil berri hori Etxarrengo industrialde berrirako sarbideko trafikoa arautzeko eraiki dute. Aipatu industrialdea egiteko lanak agorril akaberan hasi ziren. Sarbideko errepidea egina eta bazterrean farolak jarriak daude. Harivenasa enpresa da han kokatuko den aurrenekoa eta garagartzarorako lanean egon nahi du.