Eraikinaren arduradunik ez denez, Arakilgo Udalak aurri-egoeran deklaratutako Ekaiko Ganadero etxea eraitsi nahi du, bestela erortzekoko arriskua baitu. Lan horiek emateko deialdia egin udalak eta obraren truke 66.155,46 euro (BEZ barne) jasoko ditu. Lana egiten interesa duen enpresak eskaintza maiatzaren 7ko 23:30era arte aurkez dezake. Lanak hartzen dituen enpresak haiek despeditzeko bi hilabete izanen ditu.
Eginbeharreko lanak dira, etxearen pareten goiko parteak iragazgaiztu, fatxadako paretak neurri jakin batera arte bota, paretetako leiho eta ateak itxi, etxearen barruko egitura bota eta hustu, paretak barrutik sendotu, euri ura jasotzeko ur bidea eta estolda jarri zoruan eta hura porlanez egin.